2020ko I. Ekieraikin sariak

Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren eskutik, Ekierakin Sarien sorrera bultzatu du, finka-administratzaileek kudeatzen dituzten eraikinetan sortzen diren energia isuriak murrizten laguntzeko, sektore lauso gisa klima-aldaketan eragina izaten baitute.

Azken hogeita hamar urteotan, pixkanaka, kontsentsu zientifikoa sendotuz joan da “planetaren berotze globalaren jatorri antropogenikoa” deritzonaren inguruan. Hau da, komunitate zientifikoak ondorioztatu du giza jarduera dela Lurraren tenperatura igotzearen erantzulea, “Berotegi-efektuko gasen” (BEG) emisioen bidez; nagusiki, CO2, metanoa eta ozono troposferikoa.

2014an, Klima Aldaketari buruzko Gobernu arteko Adituen Taldeak (IPCC, ingelesezko siglen arabera) bere azken Ebaluazio Txostena argitaratu zuen, eratu zenetik bosgarrena. Bertan, agerian jartzen zen klima-sistemaren aldaketa zalantzarik gabea dela, eta oso litekeena dela  gertarera horren arrazoi nagusia berotegi-efektuko gasen (BEG) isuriak izatea.

Horren guztiaren ondorioz, klima aldaketari buruzko nazioarteko hainbat akordio sinatu dira, Nazio Batuen babespean. Rio de Janeirok Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmenarekin izan zuen abiapuntuaren ondoren, 1997an Kyoton hitzartu zena izan zen garrantzitsuena, baina, zalantzarik gabe, azkena da, 2015eko abenduan sinatutako Parisko Akordioa, nazioarteko komunitatearen ingurumen-agendan inflexio-puntu bat markatu duena.

Parisko Akordioaren helburu nagusia tenperatura globalaren igoera industria-iraultzaren aurreko mailekin alderatuta 2ºC-tik oso behera mantentzea da, 1,5ºC-ra mugatzeko ahaleginak eginez. Horretarako, hitzarmena sinatu duten herrialdeek berotegi-efektuko gasen isuriak murrizteko helburu zehatz bat finkatzeko konpromisoa hartu dute.

Europako Batasunak  proposatu du 2050era begira isurketa-maila 1990ekoarekin alderatuta % 80-95 murriztea, “2050eko ekonomia hipokarboniko lehiakorrerako ibilbide-orria” dokumentuan jasotzen den bezala.

“Ekonomiaren deskarbonizazioa” lortzeko  egiten ari den ahalegina izugarria da, eta eragile guztiek (herritarrek, eragile ekonomikoek eta gobernuek) estrategiak eta portaerak aldatzea eskatzen du. Horren ondorioz, “Trantsizio energetikoa” delakoari buruzko eztabaida piztu da, hau da, nola hel dakiokeen ia CO2 isurtzen ez duen ekonomia baterantz igarotzeko erronkari.

Bizitegi-sektorea funtsezko sektorea da gaur egungo estatuko eta Erkidegoko energia-testuinguruan, haren energia-eskariak duen garrantziagatik; izan ere, guztizko kontsumoari eta kontsumo elektrikoari dagokienez, % 17koa eta % 25ekoa da, hurrenez hurren, estatuan, eta % 25ekoa eta % 29koa 27en Europako Batasunean. Kantauri aldean kokatutako etxeen batez besteko kontsumoa 10.331 kWh-koa da urtean (iturria: 2016ko Sech-Sla Proiektua ).

Bizitegi-sektorea 202.175 eraikinek osatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Gipuzkoako Lurralde Historikoan 65.612 eraikin daude, 46.433 Araban eta 90.130 Bizkaian. (Iturria: Eustat).

1.- Premia larria da klima-aldaketari aurre egiteko eta berotegi-efektuko gasen isurketak murrizteko ekintza erabakigarriak abiaraztea.

2.- Energiaren erabilera efizienteak eta energia berriztagarrien sustapenak funtsezko eginkizuna betetzen dute klima-aldaketa bizkortzen duten isurketak arintzerakoan.

3.- Jabetza Horizontalaren Legearen 20. artikuluaren esparruan, administratzen ditugun jabekideen erkidegoei aholkuak emateko eginkizunean funtsezko eragile gisa aitortzen gaitu.

Finken administratzaileek eraikinaren kudeaketan erabakiak hartzeko duten zeregina funtsezkoa da ingurumenaren dimentsio berriari aurre egiteko orduan. Energiaren erabilera murriztea beharrizan bat da, eta gaur egun aukera estrategiko ere izan behar du.

4.- Ingurumenaren dimentsioa kudeaketa-eremu berritzat hartzen dugu finka-administratzaileen eginkizunean, eta Eraginkortasun Energetikoa lehentasunezko esku-hartze eremua izango da.

5.-Energiaren kudeaketa efizientea aurrezteko aukera bat da administratzen ditugun erkidego-ekonomientzat, eta, era berean, aurrerapen esanguratsua ere  bai gure zeregin profesionalean.

Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoa (CAFGUIAL) da Ekieraikin Sarien deialdia egin duen erakundea.

CAFGUIAL Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, legeak babestua eta Euskal Autonomia Erkidegoak eta Estatuak aitortua. Nortasun juridiko propioa du, baita gure helburu publiko zein pribatuak betetzeko gaitasun osoa ere.

Gure Elkargoaren funtsezko helburuak dira lanbidearen jarduna antolatzea, lanbidea ordezkatzea, Elkargokideen interes profesionalak defendatzea, lanbidean jardutean arau deontologikoak eskatzea, izan daitekeen diziplina-jarduera eta, oro har, jarduera profesionala ahalik eta egokien egitea, elkargo horren eta elkargokideen interesak eta sozietateari eman dakiokeen zerbitzua koordinatuz eta, ETENGABEKO PRESTAKUNTZAREN bidez, lanbidea etengabe hobetzea  eta Elkargokideen prestazio profesionalen kalitatea sustatuz.

Proiektu honen helburuak bat datoz Ekieraikin proiektuaren helburuekin.

Gainera, honako hauek finkatzen ditugu:

  1. Finka administratzaileek beren eginkizuna betetzeko egiten duten lana eta konpromisoa sustatzea eta jendaurrean aitortzea, Energia Aurreztea eta Eraginkortasuna bultzatuz eta BEG isuriak arintzen lagunduz.
  2.  Jabekideen erkidegoei publikoki aitortzea klima-aldaketari laguntzen dioten energia aurreztearekin eta efizientziarekin eta isuriak arintzearekin duten konpromisoa.
  3. Bizitokietan Energia-aurrezpena eta -efizientzia sustatzen duten proiektuen “Jardunbide Egokiak” jendaurrean ikusaraztea.
  4. Erakunde publikoekin lankidetzan aritzea BEG isurketak murrizteko, klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko estrategietan.
  5. Elkargokidetutako Finka administratzaileen zereginetan Energiaren aurrezpen eta efizientziaren kultura sustatzea, eraikinetan energiaren diagnosia egiteko tresnak erabiltzea sustatuz (Energia-auditoretzak edo Energiaren Diagnosiak)

Sari hauek, oro har, norgehiagoka-araubide baten arabera bideratuko dira, publikotasunaren, gardentasunaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioen arabera.

Eskatzaileak  izango dira  Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko herrialde historikoetan legez eratuta eta elkargokide diren finka administratzaileak.

Horrez gain, deialdi bakoitzean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Ezin izango dira sarituak izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako egoeraren batean dauden erakundeak.

  1. atala:

    a) Epai irmo bidez diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuak izatea, edo delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.

    b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzea eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izana, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.

    c) Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana, kausaren batean errudun deklaratuak izan badira.

    d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Herri Administrazioen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzkoan, araututako edozein kargu hautatzailetan sartuta egotea, araubide horiek arautzen dituen araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
  2. e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

  3. f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde batean izatea.
  4. g) Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez izatea, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.

    h) Ebazpen irmo baten bidez diru-laguntzak lortzeko aukera galdu izana, ebazpen honen edo hori ezartzen duten beste lege batzuen arabera.

    atala:

    Era berean, ezin izango dira onuradun edo erakunde laguntzaile izan ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik inskribatzeko administrazio-prozedura etenda duten elkarteak, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, harik eta dagokion erregistroan inskripzioa egiteko ebazpen judizial irmoa eman arte.

Antolatzailea

Laguntzaileak

Scroll Up