Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.- Parte hartzeko inprimakia.

2.- Ekieraikin sarirako, jabekideen erkidegoko presidentearen aurkezpen-gutuna, hobekuntza-proiektuaren esperientziaren asebetetze-maila deskribatuz.

3.- I. eranskineko taulak, aurkezten den kategoriari buruzkoak, proiektuaren oinarrizko deskribapenarekin eta adierazleak kalkulatzeko aitortutako balioekin beteta. Eskatzaileak I. eranskineko taulan jasotakoari buruzko informazio gehiago eman nahi badu, memoria edo proiektu teknikoa aurkeztu beharko du.

4.- Proiektuaren aurreko eta ondorengo Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak, Eusko Jaurlaritzaren erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiriekin. Pdf formatuan eta formatu editagarrian entregatu beharko da, erregistratzeko eta kontrolatzeko erabilitako fitxategi guztiak barne, hala badagokio.

5.- EEEn jasotzen ez diren hobekuntzen kasuan, proiektuarekin lortutako hobekuntza energetikoak edo CO2 emisioak murriztekoak justifikatzeko kalkuluak aurkeztea.

6.- Hobetutako zerbitzuen energia-fakturak, obra egin baino gutxienez 12 hilabete lehenagokoak eta 6 hilabete geroagokoak.

7.- Eraikinaren planoak

8.- Proiektuaren zirriborroak

9.- Hala badagokio, diagnostiko eta/edo auditoria energetikoaren dokumentua, sinadurarekin eta obraren aurreko datarekin.

Dokumentazio hori gehienez 100 MB-ko ZIP fitxategi konprimitu batean entregatu beharko da, baita webgunean  sariketan parte hartzeko gehitu den inprimakiaren bidez bidali  ere.

Dokumentazio hori  100 MB baino gehiagokoa bada, secreataria@cafguial.net helbidera bidali beharko da WETRANSFER bidez, parte hartzeko inprimakia bidaltzean eman diren elkargokide-kodea eta eskabide-kodea adierazita.

I. Eranskineko Taulak,
aurkezten den kategoria

Ordezkatzen den kategoriaren taula betetzeko jarraitu beharreko urratsak

  1. Dagokion adierazle-taula jasotzen duen PDFa ordenagailura deskargatu
  2. Taulak adierazle ezberdinekin bete
  3. Bete den PDF agiria gorde
  4. Erantsi PDFa eskatutako gainerako dokumentazioarekin

1.eranskina: Adierazleen taula

Instalazioen kategoria

1.eranskina: Adierazleen taula

Birgaikuntza energetikoaren kategoria

1.eranskina: Adierazleen taula

Birgaikuntza Energia Kudeatzeko Sistema kategoria

Scroll Up

Ezinbestekoa da lehenago erregistratzea, 2020ko I. Ekieraikin Sarietan parte hartzeko eskabidea eta behar diren agiriak bidaltzeko