LEHIAKETAREN OINARRI-ARAUAK

Gipuzkoa eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak Energiaren Efizientzia sustatzeko 2020ko I. Ekieraikin  sarien deialdia egin du.

Ekieraikin sariek Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko finka administratzaile elkargokidetuek garatutako proiektuak sustatuko dituzte. Proiektu horiek berritzaileago izan beharko dute  Energiaren efizientziarako irizpideak aplikatzeari dagokionez.

Instalazioetan edo Eraginkortasun Energetikoaren irizpideen arabera egikaritutako eraikinak berritzeko edo birgaitzeko proiektuetan Energia Aurrezteko eta Eraginkortasun arloan garatutako edozein proiektu hartuko da kontuan.

Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak lehiaketaren antolaketarekin, garapenarekin, babesarekin eta jakinarazpenarekin lotutako alderdi guztiak kudeatu eta koordinatuko ditu.

Lehiaketan parte hartzea doakoa izango da. Hala ere, proiektuak prestatu eta bidaltzearekin zerikusia duten gastuak parte-hartzaileen kontura joango dira.

Ekieraikin Sariak Gipuzkoako eta Arabako lurralde elkargoan eta Bizkaiko elkargoan elkargokidetutako finka administratzaileek soilik parte har dezakete.

Parte-hartzaileek bidalitako proiektuaren eskubide guztiak izan beharko dituzte. Hau da, bizitegi-eraikinen batean Energia Aurrezteko eta Efizientziaz Erabiltzeko Proiektu baten inplementazioa kudeatu duen finka administratzaile izan beharko dute. Edonola ere, Gipuzkoako eta Arabako finka administratzaileak, Ekieraikin Sarien erakunde sustatzaile gisa, ez dira inoiz izango iruzurrezko ordezkaritza duten proiektuen aurkezpenen erantzule.

Ekieraikin sarietara finken administratzaileak aurkeztuko dira banaka, eta Energia Aurrezteko eta Efizientziaz Erabiltzeko aurkeztutako proiektua gauzatzen lagundu duten teknikarien edo enpresen izenak adierazi ahal izango dira.

Gehienez, 3 proiektuk parte har dezakete eskatzaile bakoitzeko.

Aurkeztutako proiektuek amaituta egon beharko dute I.Ekieraikin Sarien edizioan proiektuak banatzen hasi baino 6 hilabete lehenago. Hau da, proiektuek 2020ko martxoaren 15a baino lehen amaituta egon beharko dute.

Ekieraikin sarietan parte hartzeagatik, hautagai/talde bakoitzak sarien oinarriak onartu eta errespetatuko ditu

1.- Energia Aurrezteko eta Efizientziaz Erabiltzeko Proiektuak Instalazioetan
EECNen esparruan, sortze-ekipoak hobetuz energia aurreztea ahalbidetzen duten proiektuak hartuko dira kontuan, betiere erabilera, konfort termikoa edo airearen kalitateko prestazioak murrizten ez badira. Adibidez, honako hauek hartuko dira kontuan:

  •  Argindarrasortzeko sistemak (ekoizpen berriztagarria, kogenerazioa, autokontsumoa)
  •  Energia berriztagarrien sistemak, eraginkortasun handikoak eta hondakin-energien iturriak klimatizaziorako, hozteko eta etxeko ur berorako (eguzki-energia termikoa, bero-ponpa, biomasa, kogerenazioa eta trigenerazioa)


2.- Eraginkortasun energetikoko irizpideak  betetzen dituzten errehabilitazio-proiektuak
Energia aurreztea ahalbidetzen duten hobekuntzak hartuko dira kontuan, batez ere eraikinen energia-kontsumoaren alderdi pasiboetan esku hartuz, energia-efizientzia handiagoa lortzeko, betiere erabilera-prestazioak, konfort termikoa edo airearen kalitatea murrizten ez badira. Adibidez, honako hauek hartuko dira kontuan:

  • Inguratzailea birgaitzea (itxiturak, estalkiak, partizioak, leihoak, zubi termikoak, diseinu bioklimatiko-pasiboa edo berritzailea)
  • Sistema osagarriak birgaitzea (aireztapena, airearen kalitatea, fatxada aktiboak)
  • Birgaitze integralak (inguratzailea, aireztapena eta instalazioak).

3.- Energia Kudeatzeko Sistemak

Energia kudeatzeko gailuekin edo sistemekin egindako hobekuntzak hartuko dira kontuan, baldin eta energia aurreztea ahalbidetzen badute sortze-ekipoak berritu edo ordeztu gabe, eta erabilerako, konfort termikoko edo airearen kalitateko prestazioak murriztu gabe. Adibidez, honako hauek hartuko dira kontuan:

  • Kontsumo elektrikoa aurrezteko erregulazio- eta kontrol-sistemak (erregulazioa, energia-monitorizazioa, telegestioa, eskariaren kudeaketa, ordutegien eta ekipoen optimizazioa, argiztapena, energia berreskuratzeko igogailua, ibilgailu elektrikoa kargatzeko instalazioak)
  •  Klimatizazioan, hoztean eta etxeko ur beroan aurrezteko erregulazio- eta kontrol-sistemak (ekipoen eta sareen erregulazioa, monitorizazio energetikoa, telegestioa, eskariaren kudeaketa, kostu-banatzaileak, erabiltzailearentzako informazioa, urte-sasoiko biltegiratzea)

Eskabideak aurkezteko, www.ekieraikin.eus web-orrian parte hartzeko eskabidea egiteko inprimakia deskargatu beharko da.

Epea: lehiaketan parte hartzeko, eskabideak/hautagaitzak 2020ko irailaren 15etik abenduaren 15era aurkeztu beharko dira.

Prozedura: interesdunek honako urrats hauek eman ahal izango dituzte:

1.- www.ekieraikin.eus webgunean sartzea (I.Ekieraikin sariak)

2.- Eraginkortasun Energetikorako I. Ekieraikin Sarietan “Izena emateko formularioa” betetzea eta eskatutako dokumentazio guztia eranstea. Dokumentazioa gehienez 12 Mb-ko ZIP fitxategi konprimitu batean entregatu behar da.

3.- Parte hartu nahi den kategoriaren 1. eranskineko adierazleen taula betetzea.

4.- Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.- Izena emateko inprimakia.

2.- Jabekideen erkidegoko presidenteak Ekieraikin sarirako idatzitako aurkezpen-gutuna, hobekuntza-proiektuaren esperientziaren asebetetze-maila deskribatuz.

3.- I. eranskineko taulak, aurkezten den kategoriari buruzkoak, proiektuaren oinarrizko deskribapenarekin eta adierazleak kalkulatzeko aitortutako balioekin beteta. Eskatzaileak I. eranskineko taulan jasotakoari buruzko informazio gehiago eman nahi badu, memoria edo proiektu teknikoa aurkeztu beharko du.

4.- Proiektuaren aurreko eta ondorengo Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiriak, Eusko Jaurlaritzaren erregistroan inskribatu izanaren egiaztagiriekin. PDF formatuan eta formatu editagarrian entregatu beharko da, erregistratzeko eta kontrolatzeko erabilitako fitxategi guztiak barne, hala badagokio.

5.- EEEn jasotzen ez diren hobekuntzen kasuan, proiektuarekin lortutako hobekuntza energetikoak edo CO2 emisioak murriztekoak justifikatzeko kalkuluak aurkeztea.

6.- Hobetutako zerbitzuen energia-fakturak, gutxienez obra egin baino 12 hilabete lehenagokoak eta 6 hilabete geroagokoak. Banakako fakturak (gasa, elektrizitatea, beste batzuk) dituzten irakurketen edo kontsumoen kasuan, beharrezkoa da proiektuaren kontsumo errealen datuak titularren % 60ren kontsumo indibidualetatik abiatuta lortzea.

7.- Eraikinaren planoak

8.- Proiektuaren zirriborroak

9.- Hala badagokio, diagnostiko eta/edo auditoria energetikoaren dokumentua, sinadurarekin eta obraren aurreko datarekin.

Eskabideak jaso ondoren, berrikusi egingo dira, ondoren adierazten diren onargarritasun-baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko:

a) Eskabideak garaiz eta behar bezala aurkeztea, deialdi bakoitzean ezarritakoaren arabera.

b) Eskatzailea eta proiektua oinarri arautzaile hauetan eta deialdi espezifikoan ezarritako baldintzetara egokitzea.

c) Sarien deialdian adierazten den beste edozein betekizun gehigarri.

Baldintza horiek betetzen ez dituzten eskabideak ez dira onartuko, eta, ondorioz, ezin izango dira ebaluatu hurrengo puntuetan azaltzen diren prozesu eta irizpideen arabera.

Aurreko puntuan adierazitakoaren arabera onartzen diren proposamenak ebaluazio-irizpide hauen arabera ebaluatuko dira:

Aurkeztutako proposamen guztiak aurrehautaketa fasetik igaroko dira. Proposamenak objektiboki ebaluatuko dira, hiru kategorietako bakoitzean, aipatutako aurrehautaketa-faserako ezarritako adierazleen kalkuluaren arabera.

Hurrengo fasera igaroko dira hiru kategorietako bakoitzean baloraziorik onena jasoko duten 3 proposamenak. Aurrerago zehazten dira kategoria bakoitzaren adierazleak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan baloratuko dituzte epaimahaikideek eskabideak/hautagaitzak: epaimahaikideek hiru kategoriatan baloratuko dituzte aurrehautaketa-fasea gaindituko duten 3 proiektuak, eta 1etik 10era kalifikatuko dituzte (10a da puntuaziorik handiena). Kalifikazio horretatik aterako da kategoria bakoitzeko proiektu irabazlea.


Honako hauek baloratuko dira:

  • Bizigarritasuna hobetzea
  • Erabiltzaileen eta/edo jabeen parte-hartze berritzaileko prozesuak
  • Proiektuaren berrikuntza-maila eta proiektu berritzaileetan parte hartzea
  • Soluzio teknologiko eta material jasangarriak
  • Hiri-paisaian integratzea
  • Lortutako aurrezkiak eta inbertsioaren errentagarritasuna
  • Finantzaketa-eredu berritzaileak
  • Proiektuaren bideragarritasun teknikoa
  • Erreplikagarritasuna

1.- Instalazioetako energia aurrezteko eta eraginkortasunez erabiltzeko proiektuetarako adierazleak.

  • Urteko energia-kontsumoa murriztea EECN helburuetarantz (birgaitutako eraikinaren energia-kontsumoa, CEPNRn kalkulatua eraikinaren m2 erabilgarriaren arabera, kWh/m2a). EECNren CTE DB-HE 2019ko mugen arabera baloratua:
  • EECN muga baino % 30 txikiagoa, 50 puntu
    • Egoitza: 22,4 kWh/m2a C1ean eta 26,6 kWh/m2a D1ean
    • Hirugarren sektorekoa: barneko batez besteko karga kontuan hartuta justifikatzea
  • EECN mugak, 40 puntu
    • Egoitza: 32,0 kWh/m2a C1ean eta 38,0 kWh/m2a D1ean
    • Hirugarren sektorekoa: barneko batez besteko karga kontuan hartuta justifikatzea 
  • EECN muga baino % 30 handiagoa gehienez, 25 puntu
    • Egoitza: 39,2 kWh/m2a C1ean eta 57,7 kWh/m2a D1ean
    • Hirugarren sektorekoa: barneko batez besteko karga kontuan hartuta justifikatzea
    • Energia-aurrezkiaren ehunekoa hobetutako zerbitzuetan (batez besteko energia-murrizketa hobetutako zerbitzu guztietan, fakturen bidez aurreztutako energia-kontsumoaren ehunekoan kalkulatuta). Gehienez 30 puntu.
    • Aurrezki ekonomikoa (etxebizitza edo erabilera-unitate bakoitzeko hobekuntza guztiekin lortutako aurrezpena, hileko eta etxebizitza edo lokal bakoitzeko eurotan kalkulatua, fakturen bidez). Gehienez 10 puntu.
    • Diagnostiko eta/edo auditoretza energetikoak aplikatzea birgaitze-proiektuan egindako jarduerak definitzeko (justifikazio-agiriak aurkeztea). Gehienez 10 puntu.

2.- “Eraginkortasun energetikoko irizpideak dituzten birgaitze-proiektuetarako” adierazleak 

  • Berokuntzaren eta hoztearen energia-eskaria murriztea (EEE lehen eta gero, %). Gehienez 40 puntu.
  • Kalifikazio energetikoa CO2 isurpenetan (EEEren A eta B kalifikazioa, ondoren). Emisioen A kalifikazioa 15 puntutan balioetsi da, eta EEEren B kalifikazioa 15 puntutan.
  • Zubi Termikoak murriztea inguratzaile termikoan (kalkulua: Y aldea/Y hasierako aldea, murrizketaren ehunekoa kalkulatuta). Gehienez 10 puntu.
  • ZT zutabea
  • ZT janbak, ateburua/pertsiana, alferiza
  • ZT forjatuaren aurrean
  • Fatxada-estalkia ZT
  • ZT fatxada-forjatua, NH lokalarekin kontaktuan
    • Airearen kalitatea hobetzea. Gehienez 15 puntu, honela banatuta:
  • DB-HS3 emari nominalen aurrean galerak murriztea (beroa berreskuratzea edo kontrol- eta erregulazio-sistema, %). Gehienez 5 puntu.
  • Aireztapenaren eragiketaren kontsumo elektrikoa (SFP, W/(m3/h)). Gehienez 5 puntu.
  • Airearekiko iragazkortasuna (< 3), saiakuntza bidez egiaztatzea ate aireztatzailea < 3ren/h. Gehienez 3 puntu.
  • Free-cooling eta aireztapen naturalarekin hozteko estrategiak. Gehienez 2 puntu.
    • Aurrezki ekonomikoa (etxebizitza edo erabilera-unitate bakoitzeko hobekuntza guztiekin lortutako aurrezpena, hileko eta etxebizitza edo lokal bakoitzeko eurotan kalkulatua, fakturen bidez). Gehienez 10 puntu.
    • Diagnostiko eta auditoretza energetikoak aplikatzea birgaitze-proiektuan egindako jarduerak justifikatzeko (justifikazio-agiriak aurkeztea). Gehienez 10 puntu.

3.- “Kudeaketa Energetikoaren Sistemetarako” adierazleak

  • Urteko energia-kontsumoa murriztea EECN helburuetarantz (birgaitutako eraikinaren energia-kontsumoa, CEPNRn kalkulatua eraikinaren m2 erabilgarriaren arabera, kWh/m2a). EECNren CTE DB-HE 2019ko mugen arabera baloratua:
  • EECN muga baino % 30 txikiagoa, 20 puntu
    • Egoitza: 22,4 kWh/m2a C1ean eta 26,6 kWh/m2a D1ean
    • Hirugarren sektorekoa: barneko batez besteko karga kontuan hartuta justifikatzea
  • Mugak: EECN, 15 puntu
    • Egoitza: 32,0 kWh/m2a C1ean eta 38,0 kWh/m2a D1ean
    • Hirugarren sektorekoa: barneko batez besteko karga kontuan hartuta justifikatzea 
  • EECN muga baino % 30 handiagoa gehienez, 10 puntu
    • Egoitza: 39,2 kWh/m2a C1ean eta 57,7 kWh/m2a D1ean
    • Hirugarren sektorekoa: barneko batez besteko karga kontuan hartuta justifikatzea.
    • Energia-aurrezkiaren ehunekoa hobetutako zerbitzuetan (energia-kontsumoaren murrizketa hobetutako zerbitzu guztietan, adibidez, argiztapenean, mugikortasunean, klimatizazioan, hozketan, ur bero sanitarioan edo beste batzuetan, aurrezkiaren ehunekoa kalkulatuta zerbitzuen fakturen bidez edo igogailuen eta ibilgailu elektrikoen birkargaren kasuetarako kalkuluen bidez). Gehienez 45 puntu.
  • Energia aurrezteko igogailuetarako, aurreztutako kontsumoaren ehunekoa kalkulatuko da, hobekuntzaren aurreko igogailuarekiko.
  • Ibilgailu elektrikoa kargatzeko instalazioetarako, 100 km-ko desplazamendurako aurreztutako kontsumoaren ehunekoa kalkulatuko da, eta pasabide-faktoreak erabiliko dira energia primarioaren kontsumoa hobekuntzaren aurreko ibilgailuarekiko kalkulatzeko.
  • Aurrezki ekonomikoa (etxebizitza edo erabilera-unitate bakoitzeko hobekuntza guztiekin lortutako aurrezpena, hileko eta etxebizitza edo lokal bakoitzeko eurotan kalkulatua, fakturen bidez). Gehienez 10 puntu.
  • Diagnostiko eta/edo auditoretza energetikoak aplikatzea birgaitze-proiektuan egindako jarduerak justifikatzeko (justifikazio-agiriak aurkeztea). Gehienez 10 puntu.

Ekieraikin sarietako parte-hartzaile guztiak aurrehautaketa eta hautaketa faseetako merezimenduengatik baino ez dira baloratuko (epaimahaiak ez du eskatzaileen nortasuna ezagutuko).

Epaimahaia honako hauek osatuko dute: 

  • Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria (Epaimahaiburua)
  • Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza
  • Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitzaren Behatokia.
  • CAFGUIALen bi ordezkari (Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Elkargoa) (idazkari-lana eginez)
  • Bizkaiko Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoa.
  • EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
  • ENEDI UPV/EHUko bi teknikari (Eraikuntzako Energia Ikertzeko Taldea)
  • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa
  • Euskadiko Aparejadoreen Elkargoko Eskualde Elkartea
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Ingeniarien Kontseilua
  • Ingeniaritza Teknikoen Euskal Kontseilua
  • Deustuko Unibertsitatea. DeustoTech
  • Mondragon Unibertsitatea

 Epaimahaiburuaren eskumena da eztabaidak zuzentzea, eta Idazkariarena bilkuren aktak egitea. Epaimahaiburuak, bozkatzeko orduan berdinketa egonez gero, balio bikoitzeko botoa izango du.

Epaimahaiaren erabakiak azkenak dira eta apelaezinak izango dira. Sariak esleitzeko edo ez esleitzeko eskubidea izango du, parte-hartzaile bakoitzak Ekieraikin Sarien Oinarri hauetan zehaztutako baldintzak betetzen dituela aztertu ondoren.

Halaber, epaimahaiak eskubidea izango du araudi honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen ez dituzten parte-hartzaileen dokumentazio osatugabea edo edozein proiektu baztertzeko.

Epaimahaiak ez du bere erabakiak justifikatzeko betebeharrik, azken erabakiak baitira.

Epaimahaiak, Sarien Oinarri hauek eta proiektuei buruz egiten duen ebaluazioa kontuan hartuta, egokitzat jotzen badu, Ekieraikin Sariak eman gabe uztea erabaki dezake.

Ekieraikin sarietako parte hartzaile guztiek ondorengo baldintzak onartuko dituzte:

  1. Lehiaketaren oinarri- arauak onartzea, erreserbarik gabe. Sarietan parte hartzeak oinarri hauek ezagutzea eta horiekin bat etortzea dakar, eta guztiz onartzea.
  2. Bidalitako proiektuaren jabetza intelektual osoa duten ala ez adierazteko derrigorra. Proiektuaren jabetza intelektuala ez badago, ezinbestekoa izango da edozein hirugarrenen baimen guztiak lortzea.
  3. Sariak emateko ekitaldira joatea, aukeratua edo saritua izanez gero.
  4. Sariak antolatzeko baldintzekin, epaimahaiaren erabakiekin eta azken emaitzekin lotutako errekurtsoak jartzeari uko egitea.
  5. Sariak onartzea, edozein motatakoak direla ere: ekonomikoak, materialak edo prestazioak.
  6. Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoa ezin izango da legez erantzuletzat jo hautagaiak asmatutako ideia, patente, eredu edo marken gainean.
  7. Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoa ez da izango materiala galtzearen, hondatzearen edo behar ez bezala garraiatzearen erantzule.
  8. Ez da onartuko iruzurrezko edo irakurtezinezko materialik.
  9. Ekieraikin sarietan parte hartzen dutenek baimena ematen diete antolatzaileei beren irudiak edozein hedabidetan (prentsa idatzia, telebista, sare sozialak, etab.) erabili eta zabaltzeko.
  10. Parte-hartzaileek uko egiten diete beren irudi-eskubideei sarien premien alde, eta onartzen dute sariak banatzeko ekitaldian hartutako irudi guztiak askatasunez erabili ahal izatea.
  11. Akatsak dokumentazioan. Ekieraikin sarietarako hautagaiei jakinaraziko zaie Ekieraikin sarietan parte hartzeko eskatutako dokumentazioa edo informazioa falta dela, jakinarazpen hau egin eta 7 eguneko epean aurkeztutako dokumentazioko akatsak eta/edo akatsak zuzen ditzaten.
  12. .Zuzentzeko dokumentazioa eta/edo informazioa adierazitako epean aurkezten ez bada, sarietarako hautagaitza ez aurkeztutzat jo ahal izango da.

Hauek dira lehiaketako sariak:

A kategoria. Energia aurreztea eta Efizientzia Instalazioetan.
1. saria

B kategoria. Birgaitze lanak aurrera eramatea energiaren erabilera efizientea lortzeko irizpideen arabera
1. saria

C kategoria. Energia Kudeatzeko Sistemak.
1. saria


Hedatze zabala egingo da komunikabideetan eta sektorean.

Euskal Autonomia Erkidegoko hiru kategorietako irabazleentzako Ekieraikin Sariak banatzeko ekitaldi bat antolatuko da, Energiaren Kontsumo ia Nulua duten Eraikinen Euskal Biltzarra egiten den aldi berean.

Sariketak irauten duen prozesu osoan, aurkeztu diren parte hartzaileen konfidentzialtasun osoa bermatuko da.

Epaimahaikide guztiek eta sariketan parte hartzen duten gainerako pertsonek konfidentzialtasun-adierazpen bat sinatuko dute, eta adierazpen horretan konpromisoa hartuko dute, idatziz, horiei buruzko inolako informaziorik ez jakinarazteko.

1.- Ekieraikin sariketarako hautagaitzak aurkezten dituzten parte-hartzaileek CAFGUIAL elkargoari, Sari hauek antolatzen dituen erakundeari, lagako dizkiote aurkeztutako dokumentazioaren testuak, irudiak, soinuak, marrazkiak eta gainerako edukiak erabiltzeko eskubideak, CAFGUIAL enpresak erreproduzitu, banatu eta jendaurrean jar ditzan, edozein euskarritan, hedapen-kanpainatan eta CAFGUIALek Ekieraikin sarien inguruan egiten dituen beste jarduera batzuetan, geografia- edo denbora-mugarik gabe.

2.- Hautagaiak aurkezten dituzten parte-hartzaileek jabego intelektualeko eskubideak izan beharko dituzte, edo eskuratu beharko dituzte hautagai-zerrenden dokumentazioarekin batera ematen diren informazio, testu, irudi, soinu, marrazki eta gainerako edukien titular gisa, CAFGUIAL sozietateari erabiltzeko eskubideak laga ahal izateko.

3.- Parte-hartzaileek aurkeztutako dokumentazioa www.ekieraikin.eus webgunean argitaratuko da. Dokumentazio hori eta erabilera-eskubideak CAFGUIALi utziko zaizkio, zabaldu eta jendaurrean jar ditzan, 12. artikulu honetako 1. eta 2. puntuetan jasotzen den bezala.

4.- CAFGUIALek gorde ahal izango ditu Ekieraikin sarietarako hautagaitzak aurkezten dituzten parte-hartzaileek euskarri digitalean aurkeztutako dokumentazioaren testuak, irudiak, soinuak, marrazkiak eta gainerako edukiak, artxibo historikorako eta etorkizunean argitalpen, banaketa eta komunikazio publikorako izan daitezkeen erabileretarako, egiten dituen ekitaldietan, erakusketetan eta dokumentazioan.

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) eta lege hori garatzeko araudian aurreikusitako ondoreetarako, jakinarazten da Gipuzkoako eta Arabako Finka Administratzaileen Lurralde Elkargoak sariak emateko prozesuetan parte hartzearen ondorioz bildutako datu pertsonalak erakunde horren titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla, partaidetza hori kudeatzeko helburuarekin eta soil-soilik oinarri hauetan ezarritakoaren ondoreetarako.

Hautagai-zerrenden dokumentazioan agertzen diren pertsonen izaera pertsonaleko datuak, eta, hala badagokio, irudia, hainbat komunikabidetan eta www.ekieraikin.eus webgunean argitaratu ahal izango dira, datuen titularrek beren datu pertsonalak erabiltzeko baimena emanez, eta Ohorerako, Pertsona eta Familien Intimitaterako eta Irudi Propioaren Eskubidearen Babes Zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Legearen arabera, Komunikabideetan eta www.ekieraikin.eus webgunean argitaratzen diren irudien eta gainerako edukien
 jabetza intelektualeko eskubide guztiak lagaz.

Datuen titularrek ez badute baimenik ematen datu pertsonalak  arestian adierazitako helburuetarako tratatzeko, ez ditu datu horiek eman beharko, eta ezin izango du Ekieraikin sarietan parte hartu. Sariketa horretan parte hartzen dutenek eta CAFGUIALen datuak tratatzen dituzten gainerako pertsonek CAFGUIALen sartzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzte, erregelamendu honetan adierazitako helbidean.

Ekierakin sarietan parte hartzen dutenak izango dira jabetza intelektual edo industrialeko eskubideak urratzearen erantzule bakarrak, bai eta hirugarrenen erreklamazioen erantzule ere, hautagai-zerrenden dokumentazioarekin batera entregatzen diren informazioa, testuak, irudiak, soinuak, marrazkiak eta gainerako edukiak entregatzeagatik, bai eta edozein eskubide urratzeagatik zuzenean edo zeharka egindako zehapen, isun edo arau-hausteen erantzule ere, eta CAFGUIAL jakinaren gainean jarriko dute  zentzu honetan aurkez daiekeen edozein erreklamazio judizial edo judizioz kanpokoren aurrean.

Oinarri arautzaile hauen testu osoa eta sariekin lotutako beste edozein agiri www.ekieraikin.eus webgunean kontsultatu ahal izango da.

Sarietan parte hartzen dutenei zabalkundea eman ahal izango zaie ohiko komunikazio-kanal eta -euskarrietan.

Ekieraikin sariei buruzko edozein kontsulta egiteko, Idazkaritza Teknikoaren helbide elektronikora jo beharko da: gabriel.ekieraikin@cafguial.net

Informazio guztia eta oinarri ofizialak www.ekieraikin.eus webgunean deskarga daitezke.

Scroll Up

Ezinbestekoa da lehenago erregistratzea, 2020ko I. Ekieraikin Sarietan parte hartzeko eskabidea eta behar diren agiriak bidaltzeko